Kirol Asegurua.

Kirol ekintzetan gertatutako istripu baten ondorioz asegurudunak sufritutako gorputz-lesioak barne hartzen ditu, Ekainaren 4ko RD 849/1993aren arabera.

Aseguru-polizak barne hartzen dituen laguntza medikoak osasun-zentroetan edo entitateak adostutako mediku baten eskutik emango dira.

Soilik bizi-larrialdietan hurbilen dagoen osasun zentrora jo daiteke, beti ere protokolo honetan agertzen den “BIZI LARRIALDI KLINIKOA” atalean agertzen diren zehaztapenei jarraituz.

Gogorarazten dizugu:

  • Federatutako pertsona KIROL ISTRIPU-BAJAN dagoen bitartean kirol ekintzaren bat egitekotan, ezbeharraren espedientea ixtea suposatuko du eta horren ondorioz tratamendua eten egingo da, eta aurretiaz mediku-altarik gabe egondako istripu baten ostean gertatutako istripuak estaldurarik gabe egongo dira.
  • Istripua jakinarazteko, gertatu ostean 7 eguneko epea egongo da.
  • LARRIALDIA ez den edozein laguntza, mediku-kontsulta, froga edo errehabilitazioa, aldez aurretik baimendua egon beharko da. Horrela ez izatekotan, federatua izango da gastuez arduratu beharko dena.

Federazioko aseguru-poliza 849/1993 Dekretu Errealaren arabera zuzenduta dagoela gogorarazten dizuegu, kirol ekintzen ondorioz gertatutako lesioak barne hartzen dituenak, hau da, kirol ekintza batean gertatutako bat-bateko, kanpoko traumatismo bortitza, lesio kronikoen ondorioz ez direnak sortu; kanpo geratzen dira kirol ekintzaren ondorioz sortutako gaixotasunak edota patología kronikoak, tendinitis edo bursitis kronikoak, artrosis edo artitisa, diskoen arteko herniak edo bestelako endekapenezko patologiak.

Istripua gertatu bezain laster, 7 egun daude honen berri emateko AON kirol federazioko ezbeharren plataforman, hurrengo ordutegian:

  • Kirolari federatuaren expedientea irekiko da ondorengo informazioa atxikituz:
  • Kirol federazio fitxa (identifikazioa) eta seguruaren egiaztagiria.
  • Istripuaren azalpena.
  • Kirolari ferderatuari, istripu partea emango zaio momentuak berak ez badu; ondoren, honek bueltatu egin beharko du mediku informe zein preskripzioa (egonez gero) atxikituz ondorengo helbidean: siniestros.federaciones@aon.es

– Espedientea ikertu ondoren, aseguruak erantzuna emango dio kirolari federatuari eta asistentzia onarpena eskeiniko dio hau beharrezkoa izanez gero.

– Ondoren, tratamendu edo proba osagarrien jarraipena egiteko, Zentro Medikuak berak eskatuko dio konpainiari, eta baimena eskatuko dio hori eskatzen duen Mediku Zentroari.

Osasun-arreta erabiliko da, lesioa larriagotu ez dezab, min muturreko mina edo istripuaren ondorengo unean berehala joateko beharra dagoenean, betiere, asistentzia hori Aseguruaren objektua bada eta Kirol Istripua gertatzen denetik lehen 24 ordu pasa ez direnean.
Kasu horretan, kirolari federatuak 24 orduko laguntza-telefonora deitu beharko du, eta bertan koordinatuko du larrialdiko laguntza zentro itundu batean: 902 108 509 (larrialdiak).

Soilik premiazko larrialdi klinikoa denean kirolaria zuzenean joan ahal izango da  hurbilen dagoen osasun zerbitzura. Lehenengo asistentzia jaso bezain laster, kirolaria itunduna den zetro batera joan beharko da.

Aurreko pautak ez badira jarraitzen eta kirolaria ez bada itunduna den zentro batera aldatzen, konpainiak ez da gastuaetaz arduratuko. Salbuespena egingo da kasu kritikoa denean.

Hurrengoa gomendatzen da:

  • Espedientearen itxiera burutuko da  eta beraz, tratamendutik kanpo geldituko da kirolaria, MEDIKU KIROL BAJA izan bitartean edonolako kirol ekintza egiten badu.
  • 7 egun daude istripuaz berri emateko.
  • Edozein motatako konsulta medikoa, frogak edota erreabilitazio saio egin behar bada baina larrialdikoa ez izanez gero, aurretikako baimena eskatu behar da; kontrakoan, kirolariak jasan beharko ditu gastuak.

Gogorarazten dizuegu, euskal Federazioak 849/1993 dekretuan oinarritzen dela eta beraz aseguratuta dauden lesioak kirol istripu batean gertatutakoak direla (bat-bateko, agresibo eta kanpoaldeko traumatismoa). Kronikoak diren lesioak, aurretik existitutako lesioak, gaixotasunak edo patologiak (tendinitis, bursitis, artrosis, artritis, herniak…) kanpoan gelditzen dira.